BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du

Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere.

Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz:

‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen arkeologia lantaldea
ARANZADI Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaran buru duen ikertzaile-taldeak ondo baino hobeto erakutsi digu buru-belarri lan eginda, landa eta laborategiko lan neketsuak fruitu joriak ematen dituela.

 

Irakli Kobakhidze
Georgiako Parlamentuan gehiengoa daukan ქართული ოცნება / Georgian Dream alderdiaren buru eta Kaukasoko herrialde horretan indarrean dagoen egungo konstituzioaren sortzaileetakoa izan zen. Egun, Europako hego-ekialdeko errepublika demokratiko horretan agintean dagoen alderdiaren buru da eta herrialdeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken urteotan Europar Batasunean sartzeko bidean. Asmo zuzena eta beharrezkoa.

Mikel Sánchez Álvarez
Aitzindaria da Europan kirurgia artroskopikoaren esparruan, eta munduko lehen medikua dugu plaketez joriko plasmaren (PRP edo Platelet-rich plasma) ahalmena ulertzen eta traumatologian aplikatzen. Mikelek egindako #ikerketa- eta medikuntza-lanari esker, hobekuntza izugarriak aplikatu dira teknika kirurgikoetan eta ehunen birsorkuntzaren eremuan.

Aspace Gipuzkoa
Haien kemena eta eginahala balekoak izan dira garun-paralisiak jotako gipuzkoarren hainbat belaunalditako kidek gizartean parte hartzeko eta ikusarazteko beharrezko tresnak eta laguntza aurki ditzaten.

 

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa
1922ko martxoaren 8tik, BOS Bilboko eta Euskadiko kultura-politikaren eragile eta tresna bihurtu da mundu osoan.

Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua
Hain zailak diren une hauetan, Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu nahi du Ukrainako herria pairatzen ari den egoera lazgarriaren aurrean euskal gizartea erakusten ari den justizia, elkartasun eta harrera balioekiko konpromiso sendoa.

 

Sari honek amaiera ematen dio 2022. urte apartari, hain zuzen ere, Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kultura erakunde gisa gure bizitzaren lehen ehun urteak ospatu ditugun urtea.

Eskerrik asko!!!

VII. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.

LEER MÁS

BOSEN «KONTZERTUAK BIZKAIAN» IZENEKO BIRA

Aste honetan, BOSek hasiera emango dio Bizkaian zehar egiten duen udako bira tradizionalari. Aurtengo abuztuan, Bermeo, Lekeitio eta Karrantzan (Pozalaguako auditoriuma) arituko dira

 

Bilbon, 2019ko abuztuaren 5ean

Aste honetan, Bizkaian egiten dugun udako bira tradizionalak Bermeora (abuztuak 8), Lekeitiora (abuztuak 9) eta Karrantzako Pozalaguako auditoriumera (abuztuak 10) eramango gaitu. Bertan, lehen aldiz jardungo dugu, egitarau berezi batekin; horren baitan, Linareseko Lucía Marínen zuzendaritzapean arituko da gure orkestra. Marín gorabidean dagoen zuzendari arrakastatsua da, eta Musikenen jaso du prestakuntza. Bilboko txirula-jotzaile Natalia Sánchezek ere parte hartuko du, bakarlari gisa; Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion.

Irailean, birak Getxo eta Santurtzira eramango gaitu, beste egitarau batekin.

 

 

KONTZERTUAK BIZKAIAN, PROGRAMA: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10

Stamitz, Carl. Txirula eta orkestrarako kontzertua, Sol maiorrean, op. 29

Dvorak, Antonin. 8. sinfonia Sol maiorrean, op. 88 [antzinako 4.a.]

 

Zuzendaria: Lucía Marín

Bakarlaria: Natalia Sánchez, txirula

 

KONTZERTUAK BIZKAIAN, DATAK: ABUZTUAK 8, 9 ETA 10

Bermeo. Abuztuak 8. Andra Mari eliza. 20:00etan.

Lekeitio. Abuztuak 9. Andra Mari basilika.  22:00etan.

Karrantza. Abuztuak 10. Pozalaguako auditoriuma. 20:30ean.

 

 

 

ARRAKASTA “MADAMA BUTTERFLY” EMANALDIAN, OMANEN

Castell de Perelada jaialdiak Maskatera eraman duen opera-emanaldietako lehenengoak 7 minututik gorako txaloak jaso ditu

 

Bilbon, 2018ko urtarrilaren 18an

Urtarrilaren 17an (osteguna), 19:30ean, Maskateko Royal Opera House entzunareto zoragarriaren pezoian, “Madama Butterfly” operaren emanaldia hasi zen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Bi ordu geroago, emanaldia amaitu zen, eta entzuleek 7 minututik gora iraun zuen txalo-zaparrada eskaini zuten.

Pertsiar Golkoko herrialde horretara bertaratu diren 170 pertsonek interpretatu dute Castell de Pereladak eta Deutsche Oper am Rhein operak lankidetzan produzitutako obra hau, Joan Antón Rechik sinatutakoa; 2017ko udan estreinatu zen, Pereladan, orduan ere BOS pezoian zegoela.

Abeslarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera, honakoak aritu dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze, Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egon da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean.

Lehenengo emanaldi honen ostean, Oriol Aguilàk, Castell de Perelada jaialdiaren zuzendariak, adierazi du Bilbao Orkestra Sinfonikoak “emanaldi zoragarria” eskaini duela.

Datu interesgarri gisa, duela mende bat idatzitako libreto originala aldatu da, herrialdearen kulturara egokitzeko, eta piezaren une batean agertzen den “whisky” hitza “jengibre” hitzarekin ordezkatu dute. Eszenografian ere aldaketa bat egin da, eta Pereladako emanaldian agertzen zen Ipar Amerikako banderaren ordez oihal bat jarri da, agertokian herrialdeen banderarik ez delako erakutsi behar.

Omanera bertaratu diren orkestrako 73 kideek bigarren hitzordua izango dute entzuleekin bihar, larunbatean, bigarren emanaldian.Emanaldiaren ondoren, Bilborako itzulera-bidaia egingo dute, astelehen eguerdian.

Oman Royal Opera House

BOSek Omanera bidaiatuko du, Madama Butterfly interpretatzeko

Orkestra Omanera abiatuko da ostiral honetan, eta Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren «Madama Butterfly» operaren bi emanaldietan parte hartzeko

Bilbon, 2019ko urtarrilaren 8an

Ostiral honetan, BOSek Omanera bidaiatuko du, eta urtarrilaren 17an eta 19an Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren Madama Butterfly operaren bi emanaldietan parte hartzeko.

Musikarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera honakoak arituko dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egongo da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean.

Joan Antón Rechik sinatutako Deutsche Oper am Rhein-en koprodukzioa da Butterfly hau, eta Castell de Peralada jaialdian estreinatu zen 2017ko udako edizioan, orduan ere BOSen partaidetzarekin.
Oraingoan, BOSeko 73 musikarik bidaiatuko dute, agenda beteta, publikoarentzako bi emanaldiak eskaintzeko, bai eta bost entsegu egiteko ere.

Bilbon ez gauden bitartean, gure denboraldi sinfoniko honetan bi orkestra sinfoniko gonbidatu izango ditugu gurean. Aste honetan, urtarrilaren 10ean eta 11n, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa izango dugu gurekin. Datorren astean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da; zehazki, urtarrilaren 17an eta 18an. Hurrengo denboraldietan bisita itzuliko diegu.

Oman Royal Opera House

DENBORALDI HONETAKO KONTZERTUAK FAMILIAN PROGRAMA HASI DA

Bi proposamen interesgarri, musika familian gozatzeko egokiak, 6 urtetik gorakoentzat. Horietako lehenengoa gaztelaniaz da, eta “¡Vaya día de per…cusión!” izena du. Irratsaio tankera duen istorio dibertigarria da: “esatariak”, BOSen perkusio-sekzioko kide guztiekin batera, familia hau eratzen duten askotariko instrumentuak aurkeztuko dizkigu.

Bigarren proposamena euskaraz da, eta “Peer Gynt”-en, inoiz nagusi egin ez zen pertsonaia bihurri eta ameslariaren, abentura nahiz zorigaitzetan barrena eramango gaitu.

GEHIAGO IRAKURRI:

¡Vaya día de per…cusión!
Peer Gynt

VI. BOSlariak

Beste denboraldi batez, BOSlariak itzuli da, ganbera-musikaren hastapenerako, praktikarako eta hobekuntzarako prestakuntza-programa aurrekaria, musikari amateurrentzat. Horren bitartez, BOSek musikaren praktika suspertu nahi du musika profesionalaren kanpoko gizarte-esparruetan, eta, halaber, orkestrako irakasleen eta zaleen arteko loturak ezarri nahi ditu, horrenbestez, agertokiaren eta publikoaren arteko banaketa desagerraraziz.

LEER MÁS

tailer musikalak – Musikaz Bizi

Musikaz Biziz
4 tailer musikal haurrekin, BOSen entseguetarako Aretoan

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Alaitz Zabalo Gidoia eta zuzendaritza
Irantzu Pérez Laguntzailea

4 – 8 urte

16 abendua (euskera)
3 otsaila (castellano)
17 de martxoa (euskera)
12 de maiatza(castellano)

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €
Larunbat goizetan, 11:30etan
Iraupena, gutxi gorabehera: 75’
Gehienez 25 neska-mutiko, tailer bakoitzeko

Izen-ematea, 944 035 205