Udal-konfinamendua

Gaur egun indarrean dagoen araudiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzea eta ateratzea, eta Erkidego barruko mugikortasuna  murrizten ditu. Gure kasuan honek esan nahi du, aipatutako murrizketek irauten duten bitartean, Bilbotik kanpo bizi diren  abonatuek  ez dutela orkestrak programatutako kontzertuetara joaterik izango.

Murrizketa-aldian, aipatutako abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da  aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen (www.bilbaorkestra.eus), azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.

Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira

Abenduaren 12tik aurrera Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira, eta ondorioz  Bizkaian bizi diren gure ikusle guztiek gure kontzertuetara etortzeko aukera izango dute.
Eserlekua esleituta duten abonatu guztiek erabil ditzakete berriz ere helarazi genizkien sarrerak. Gainerakoei gogorarazten diegu eskura daudela sarrera solteak; abonatua izanez gero, tarifaren % 20ko deskontuarekin eskuratu ahal izango dira.
Gure desira da laster edukiera-mugak kentzeko aukera egotea, eta gure kontzertuetan elkartzea berriz ere.

Azaroaren 9ko ganbera kontzertua bertan behera geratu da

Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua.

Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa.

Barkatu eragozpenak.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.

Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko  kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan programatutako kontzertuetara, aipatutako debekuak irauten duen bitartean.

Debekuak irauten duen bitartean ez diegu kobratuko eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Gure abonatuei eskerrrik asko fideltasuna erakusteagatik eta egoera ulertzeagatik, ziurgabetasun garai hauetan.

 

* Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Loiu, Sondika, eta Zamudio.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei

COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., 6. eta 7. egitarau sinfonikoetako sarrerak bidali berri dizkieguenean.

Denboraldi sinfonikoan, muga horrek esan nahi du osteguneko eta ostiraleko arratsaldeko emanaldi bakoitzean 200 abonaturen sarrerak baliogabetuko ditugula, ez baitugu horientzako eserlekurik izango. Hori zehazteko, orain arte baliatu dugun irizpide bera erabiliko dugu: antzinatasunaren arabera, goranzko joera izango du, hau da, antzinatasun txikienetik handienera.

Abonatu horiekin harremanetan jarriko gara, hiru aukera eskaintzeko:

  1. Laugarren emanaldi bat jarriko dugu martxan, ostiraletan, 17:00etan. Hortaz, lehenengo aukera saio berri horretan birkokatzea izango da.
  2. Bigarren aukera osteguneko emanaldian 12:00etan birkokatzea izango da. Aukera hori eskuragarri dauden eserlekuetara mugatuta dago.
  3. Hirugarrenik, aurreko aukerekin ados ez bazaude, abonua “izozteko” aukera eskaintzen dizugu. Aukera horrek honako hau dakar:
    • Abonatu izaten jarraituko duzu, nahiz eta gure kontzertuetara ez etorri, eta zure jatorrizko eserlekura itzuliko zara (hala nahi baduzu), egoerak ahalbidetzen duenean.
    • Eserlekua erabiltzen duzun kontzertuak bakarrik kobratuko dizkizugu.
    • Sarrera solteak erosi ahal izango dituzu leihatilan, abonatuek duten deskontuarekin.

Hala nahi izanez gero, urriaren 22, 23, 26 eta 27an deitu diezagukezu 630 915 646 edo 699 908 489 helburu horretarako jarri ditugun telefonoetara, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (23an izan ezik, orduan goizez bakarrik ahalko baita).

Ondo dakigu irtenbide hau ez dela gure abonatu guztien gustukoa izango. Bizi dugun ezohiko egoerak gure esku dauden aukerak abian jartzera bultzatzen gaitu, ahalik eta abonatu gehienei modurik onenean erantzuteko.

Argibideren bat behar izanez gero, zure esanetara gaituzu.

Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei

Edukiera gehienez 600 eserlekura mugatuta duen denboraldi bereziaren hasiera dela-eta, gure zuzendari titular Erik Nielsenek mezua bidali nahi izan die gure kontzertuaz gozatzeko irrikaz dauden pertsona guztiei.

Bi eratara egin du: bideo batekin eta gutun batekin. Hain zuzen ere, gure kontzertuetara lasaitasun osoz joateko arrazoiak azaldu nahi dizkie musikazale guztiei.

Kontzertuetara bertaratzea espero dugu. Zain gaituzue.

 

Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa

Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du.

Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta:

  • Programen hirugarren saio bat sortu da ostegunetan, 12:00etan. Ostegun eta ostiraletan 19:30ean egiten ditugunei batuko zaie.
  • Anonatuak: COVID-19aren egoerak iraun bitartean, eguna soilik ostegun goizeko saiora aldatu ahal izango da. Hala, ezin izango da aldatu ostegun edo ostiral arratsaldeko saioetara.
  • Kontzertuetan ez da atsedenaldirik izango.
  • Eskuragarri dauden eserleku guztiak Auditoriumeko besaulki-patioan kokatuta daude.
  • Bi ikusleren artean, gutxienez, besaulki bateko tartea egongo da.
  • Salmenta librerako eskuragarri dauden besaulkiak mugatuak izango dira.
  • Irailaren 28tik aurrera, salgai jarriko dira 1. eta 2. kontzertuetarako eskuragarri geratzen diren sarrerak. Gainerako kontzertuetarako sarrerak noiz jarriko diren salgai geroago jakinaraziko da.
  • CrediBOS: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.
    Azken orduko sarrerak: bertan behera, COVID-19ak eragindako egoerak irauten duen bitartean.

Gure asmoa da edukiera mugak murriztu ahala egokitzen joatea, ahal denean gure jatorrizko egiturara itzul gaitezen, alegia, auditoriumaren edukierara eta saioen ordutegira.

Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenak jarduera artistikoa bertan behera uztera behartu gintuen, martxoaren 13an. Gure bulegoak itxita daude, eta administrazioko langileak urrutitik ari dira lanean, lan-jarduerari eusteko eta langileei gomendatutako konfinamendua errazteko.

Aurrekoaren arabera, kontzertu hauek bertan behera utzi behar izan ditugu:

DENBORALDI SINFONIKOA

  • 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
  • 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
  • 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)
  • 15. Egitarau sinfonikoa. (maiatzak 14 eta 15)
  • 16. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 4 eta 5)
  • 17. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 11 eta 12)

GANBERAKO DENBORALDIA

  • 8. Kontzertua (martxoak 16)
  • 9. Kontzertua (apirilak 20)
  • 10. Kontzertua (ekainak 8)
  • 11. Kontzertua (ekainak 15)

KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN

  • “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.

Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:

ABONUAK

Helbideratutako abonuak:

  • Martxoan eta apirilean bertan-behera utzitako kontzertuak: Itzuli dugu iada, banku-transferentzia bidez, kontzertu horiei dagokien zenbateko proportzionala.
  • Maiatzean eta ekainean bertan-behera utzitako kontzertuak: Kontzertu horien zenbateko proportzionala denboraldiaren amaieran itzuliko dugu, banku-transferentzia bidez.

Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuek, aukera hauek dituzte:

  • Dirua itzultzeko kontu-zenbaki bat adieraztea, edo
  • Itzulketa gure bulegoetan jasotzea, berriro irekitzen direnean.

SARRERAK

Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.

Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira, berriro irekitzen direnean.