BOSlaris VI

Etxean bakarrik jotzeaz nekatuta?

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.

Informazio gehiago eta inskripzioak: https://bilbaorkestra.eus/eu/boslaris/

WEST SIDE STORY, FILMA ETA ORKESTRA ZUZENEAN

Bernstein jaio zeneko mendeurrenean, Orkestrak omenaldi berezia egin nahi dio: bere maisulana proiektatzen den bitartean, BOSek zuzenean interpretatuko du filmaren soinu-banda, eta elkarrizketak eta jatorrizko abestien ahotsak entzungo ditugu. Oso esperientzia berezia da, eta gutxitan egoten da horrelakoekin gozatzeko aukera.

Musika bikaina film mitiko batentzat. Filmak 10 Oscar sari ditu, eta Romeo eta Julietaren istorioa birsortzen du New Yorkeko 1960ko hamarkadan. Tony eta Mariaren maitasuna, beraien jatorrizko ahotsean, Sharks eta Jets taldeen arteko borrokak, Rita Morenorekin dantzatutako Mamboa… orain arte inoiz entzun ez duzun eran.

Informazio gehiago eta sarrerak

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 18-19 denboraldiaren aurkezpena

BOSen 2018-2019 Denboraldi Sinfonikoa aurkezteko prentsaurrekoa ikus dezakezu zuzenean.

Apirilaren 27an izango da, 10:00etan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren entseguetarako aretoan. Egitarau berria ezagutu eta “modu birtualean” bertan izan nahi duten guztiek prentsaurrekoa zuzenean ikusi ahal izango dute; izan ere, gure webgunearen eta Facebookeko gure orriaren bitartez emitituko da denbora errealean.

Gainera, prentsaurrekoa amaitutakoan, denboraldi berriko informazio guztia eskuragarri izango da gure webgunean.

TRAKAMATRAKA (Euskera)

Birziklatutako elementuekin musika-tresnak egiteko 2 tailer, BOSen entseguetarako Aretoan.

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

urtarrila 20-  [euskera]
apirila 21 -[castellano]


 

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat arratsaldetan, 18:00etan
Iraupena, gutxi gorabehera: 90’
Gehienez 30 neska-mutiko bakoitzeko

Adina: 9 – 16 urte

Gizarte-tailerrak – Lantegi Batuak

Helduentzako jarduerak

Lantegi Batuak erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.

Tailer hauek ondo eta aske sentitzeko guneak izan nahi dute; helburua izango da denok gustura sentitzea, nork bere barnearekin zein taldearekin konektatu ahal izateko eta, musika baliatuta, norbera espresatzeko eta besteekin komunikatzeko.

Irudien soinuak

Tiempos modernos – Charles Chaplin

Ideia, koordinazioa eta aurkezpena: Maider Abasolo

Musika sortzeko eta interpretatzeko esperientzia kolektiboa da; izan ere, ikasleek soinua jarriko diote film mutu bateko zati bati. Prozesu oso aberasgarria da gazteentzat, eta sorkuntza, sentikortasuna eta talde-lana garatzen ditu. Era berean, musikaren eta soinuen boterea ulertaraztea eragiten du, irudietatik abiatuta esanahiak, ideiak eta emozioak irudikatzeko asmoz.

TRAKAMATRAKA (gaztelania)

Birziklatutako elementuekin musika-tresnak egiteko 2 tailer, BOSen entseguetarako Aretoan.

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Tailer bakoitzaren prezioa neska/mutikoko:
– Orokorra 4 €
– BOSeko abonatuak 3 €

Larunbat goizetan, 11:30etan
Iraupena, gutxi gorabehera: 90’
Gehienez 30 neska-mutiko bakoitzeko

Adina: 9 – 16 urte